Gizartea -

Gertakaria

Bost pertsona artatu dituzte gasa arnasteagatik, Errenterian

Emakume bat Donostia ospitalera eraman dute, eta horren senarra eta hiru seme-alabak lekuan bertan artatu dituzte etxean konortea galdu ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat Donostia ospitalera eraman dute eta bere senarra eta seme-alabak ere artatu egin behar izan dituzte Errenteriako etxebizitza batean gasa arnasteagatik konortea galdu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Galdararen matxura baten ondorioz, gasa zabaldu da etxean goizaldeko 3:45 aldera, eta bertan bizi den familiak konortea galdu du hura arnasteagatik.

Ertzaintza bertaratu da, eta emakumea Donostiako ospitalera eraman dute. Horren senarra eta hiru seme-alabak, berriz, Errenteriako osasun zentroan artatu dituzte.

Suhiltzaileek 04:50 aldera atzeman dute isuria, eta gas maila neurtuta, amaitutzat eman dute euren lana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gaurko albisteak Gipuzkoa Errenteria bideoak