Gizartea -
Uholde arriskua
Alerta Mendabian eta Andosillan, Ega eta Ebro ibaien mailagatik
Castejon eta Lizarrran, bestalde, aurre-alerta ezarri dute.
EITB.EUS
Ega ibaiak Andosilla parean (Nafarroa) eta Ebrok Mendabian gainezka egiteko aukera handia da, eta, hori dela eta, alerta ezarri du Nafarroako Gobernuak. Gogotik egin du euria azken orduetan, eta elurra urtuta, arroaren mailak dezente egin du gora.
Alertan dagoen Ebroko tartea Mendabian dago. 3,82 metroko altuera harrapatu du ibaiak, eta 872 m3/s-koa da emaria.
Bestalde, Ega ibaiak 2,71 metroko altuera harrapatu du, eta 130,65 m3/s-koa da emaria.
Bi ibai horietako beste bi tarte aurrealertan daude. Hala, Castejonen, Ebrok 6,23 metroko altuera harrapatu du, eta 1.484 m3/s-koa da emaria. Lizarran, Egak 2,72 metroko altuera harrapatu du, eta 102,76 m3/s-koa da emaria.
Hain justu, ibai honek gainezka egin dezakeela eta, neurriak hartu ditu Tuterako Udalak. Iragarri duenez, Ribotaseko aparkalekua itxi du, ibaitik gertu baitago.
Nafarroako gainerako ibaiak ohiko mailan daude.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Bidasoaren arroa da kezka iturri bakarrenetarikoa, Irunen. Udaltzaingoa eta Babes Zibila zaintza lanetan izan dira bart.
Udalak ohar batean adierazi duenez, Behobian uhateak jarri behar izan dituzte. Uholde txikiak izan dira hiru lekutan, bain "ez dute aparteko ondoriorik izan", Udalaren esanetan.
Bilbon, berriz, Masustegi auzoan, lurrak ezin izan du ur gehiago xurgatu eta uholdeak izan dira: