Gizartea -

XENOFOBIA

Lokal musulman bati eraso diote Gasteizen

Erasotzaileak lokalean indarrez sartzen saiatu ziren. Egun batzuk lehenago, eraikinean liburuxka xenofobo batzuk bota zituzten eraikinean.

Meskita hartzen duen lokala, erasoa eta gero. EFE
Meskita hartzen duen lokala, erasoa eta gero. EFE
Meskita zabaltzeaz iritzi kontrajarriak dituzte Mariturriko auzokideek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mariturri auzoan finkatzeke dagoen lokal bati eraso diote gaur. Eraikuntzan, ekintza soziokulturaletarako elkarte musulman bat finkatzeke zegoen. Erasotzaileak indarrez sartzen saiatu dira lokalera, eta txerri hondakinak eta odola barreiatu dituzte aurrealdean zehar.

Erasoa gertatu baino egun batzuk lehenago, eraikinaren atarian liburuxka xenofoboak bota zituzten.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eraso hau gaitzetsi du, eta bakerako eta elkarrizketarako deia egin du. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertaera hauek “onartezinak” dira eta “ez dute zentzurik”. Gainera, Urtaranek alde guztiei“ ulermenerako” deia luzatu die, eta nabarmendu du Gasteiz hiri “barneratzailea” eta “anitza” dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Arrazismoa argazkiak Gizartea albisteak Gasteiz albisteak Zabalgana gaur