Gizartea -
Istripua
Txirrindulari bat zauritu da Sarrigurenen, auto baten aurka jo ostean
Talkaren ondorioz kolpea jaso du garunean eta haren diagnostikoa zehaztugabea da.
Agentziak | Erredakzioa
41 urteko txirrindulari batek auto baten aurka egin du talka PA-33 errepidean, talkaren ondorioz kolpea jaso du garunean eta haren diagnostikoa zehaztugabea da. Gertaera Sarrigureneko Areta industrialdean gertatu da, 12:19an.
Zaurituak ez du konortea galdu, baina Nafarroako ospitalera (Iruñea) eraman dute anbulantzia medikalizatu batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea