Gizartea -
Suizidioak
3.910 pertsonak euren burua hil zuten Espainian 2014an
Hala, 100.000 biztanleko ia 13 hildako utzi zituzten suizidioek, trafiko-istripuetan hil zirenen bikoitza, hain zuzen ere.
Agentziak | Erredakzioa
Suizidioak kanpo heriotzetako arrazoi nagusia izaten jarraitzen du. Hala, 2014an 3.910 pertsonak euren burua hil zuten Espainian, 100.000 biztanleko ia 13 hildako, trafiko-istripuetan hil zirenen bikoitza, hain zuzen ere.
Guztira, 2014an, 14.903 pertsona hil ziren kanpo heriotzen ondorioz (suizidioak, erorikoak, trafiko-istripuak eta itota), horietatik 9.388 gizonak ziren eta 5.515 emakumeak. Horrela, kanpo heriotzek % 1,5 gora egin zuten.
Suizidioek % 1 gora egin zuten urtebetean. Ondoren, erorikoek 2.749 hildako utzi zituzten. Itota 2.370 herritar hil ziren, trafiko-istripuek baino gehiago; izan ere, 1.873 pertsona (1.429 gizon eta 444 emakume) hil ziren errepideetan.
Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) ‘Heriotza arrazoiaren arabera’ inkesta egin du. Bestalde, dementziek 17.883 hildako utzi zituzten. Alzheimerrak 14.022 lagun hil zituen 2014an.