Gizartea -

Gertakaria

Irungo emakume bat desagertu da Pasaiako itsaslabarretan

Epaileak ikerketa sekretupean jarri du eta Segurtasun Sailak ez du desagertzearen inguruko xehetasunik ematen.

Bilaketa taldeak, portutik abiatzen. Argazkia: EFE
Bilaketa taldeak, portutik abiatzen. Argazkia: EFE
Bilaketa taldeak, portutik abiatzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate-taldeak Pasaiako itsaslabarren gunean 45 urteko Irungo bizilagun baten bila dabiltza ostiral eguerditik. Haren desagertzearen berri ostegunean eman zuen bere bikotekideak.

Emakumearen mugikorreko GPS datuek haren azken kokapena aipatu tokian kokatzen dutela ikusita ekin diete erreskate-lanei, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Bilaketa-lanetan Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea ari da lanean, lurretik zein itsasotik (itsasontzi batekin eta urpekariekin).

Helikoptero bat ere ari da bilatze-zereginetan, Gurutze Gorriko ontzi batekin eta Pasaiako Udaltzaingoarekin batera.

Ikerketa, sekretupean

Bestalde, arratsaldean, epaileak sekretupean jarri du emakumezkoaren desagertzearen ikerketa, eta orduz geroztik, Segurtasun Sailak ez du inolako informazio gehiagorik ematen, ezta bilaketarekin jarraitzen duten edo bertan behera utzi duten ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Irun Pasaia Eguneko albisteak