Gizartea -

Nafarroako Artxiboa

Erdi Aroan euskaraz idatzitako testurik luzeena erakusgai, Nafarroan

Machin de Zalba Carlos IIIaren ofizialak sinatutako gutuna da eta, bertan ikus daitekeenez, Nafarroako herritarrak euskaraz mintzatu ohi ziren garai horretan.

De Zalbaren bi gutunak jasotzen dituen testua, XV. mendekoa. Irudia: Nafarroako Gobernua
De Zalbaren bi gutunak jasotzen dituen testua, XV. mendekoa. Irudia: Nafarroako Gobernua
De Zalbaren bi gutunak jasotzen dituen testua, XV. mendekoa. Irudia: Nafarroako Gobernua

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Artxiboak Erdi Aroan euskaraz idatzitako testurik luzeena jarri du ikusgai apirilean. Machin de Zalba Carlos III.a noblearen ofizialak idatzi zuen gutuna da.

Testua laburra den arren, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez, oso garrantzitsua eta berezia izaten jarraitzen du, bertan ikus baitaiteke Nafarroako herritarrak euskaraz mintzatu ohi zirela. Alabaina, mende bat baino gehiago beranduago agertu zen euskara dokumentuetan eta literaturan lehen aldiz.

Gutuna Florencio Idoatek zabaldu zuen 1969an, hain zuzen, Nafarroako Artxiboko zuzendaria zen garaian, Kontuetako Ganbaran zegoen liburu batean topatu ostean.

Orduz geroztik, testua urte asko izan da erakundearen ganbera blindatuan ikusgai, eta 2014an Nafarroako Errege Artxiboak egindako erakusketa batean agertu zen berriz.

Orain, idatzi zutenetik 600 urte bete diren honetan, Nafarroako Errege Artxiboak "Machin de Zalbaren gutuna euskaraz (1416)" dokumentuari zuzendu dio apirileko erakusketa txikia.

Hain zuzen, testuak bi gutun jasotzen ditu, biak euskarri berean idatziak, alegia, Martin de San Martin eta Machin de Zalba deitutako bi pertsonek elkar bidali zituzten eskutitzak.

Lehen gutuna erromantze nafarreraz idatzitako dago, hain justu, Nafarroako administrazioan erabili ohi zen hizkuntza, baina agurra euskaraz idatzita dago: jaunatiçula egun hon (jaungoikoak egun ona eman bekizu).

Eskutitz horretan, Martin de San Martin zehazteko eskatzen dio Machin de Zalbari zenbatekoa zen Donibane Garaziko herritarrek lortutako jaitsiera fiskala, erregearen eskutik. Gainera, gutunaren amaieran gai pribatu bat ere aipatzen du eta Machin de Zalbari biok gonbidatuta zeuden afari batera joango ote zen baieztatzeko eskatzen dio.

Erantzunean, Machin de Zabalak erromantze nafarrean erantzuten dio afariaren gaineko galderari, esanez gonbidatuak dituela bere etxean, eta ezin dela afarira joan.

Ondoren, euskaraz egiten du, eta Donibane Garaziko herritarren jaitsiera fiskalaren inguruan erantzuten dio.

Historian zehar, Nafarroako Administrazioa latinez mintzatu izan da, ondoren erromantze nafarrean, eta, azkenik, gaztelaniaz, Nafarroako Artxiboan ageritako milaka dokumenturen arabera.

Halere, herritar askok euskaraz bakarrik egiten zuten, eta euskara ez zen heldu dokumentazio ofizialera eta literaturara denbora asko igaro arte.

Alabaina, ez da euskaraz idatzitako dokumentu bakarra. Esaerako, erakusketako beste dokumentu batean, alegia, "euskérica eric vere gogoan" oharra 1294koa da. Bertan, Donibane Garaziko dantzetan errege administrazioari bidalitako kontuen testua da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Albisteak Nafarroa Gaurko azken ordukoa