Gizartea -

Zirkulazioa

Bilboko bikote bat hil da auto-istripu batean, Burgosen

Dirudienez, autoa errepidetik irten da eta zuhaitz bat jo du, Valle de Mena udalerrian.

Ezbeharra izan den lekua. Argazkia: EiTB
Ezbeharra izan den lekua. Argazkia: EiTB
Ezbeharra izan den lekua. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko bikote bat hil da auto-istripuz Valle de Menan (Burgos), EiTBk jakin ahal izan duenez.

Dirudienez, autoa errepidetik irten da eta zuhaitz bat jo du.

Medina de Pomarreko Guardia Zibila bertaratu da eta bere gain hartu du gertatutakoaren ikerketa, baina litekeena da gidariak arreta galdu izana.

Bikoteak bigarren etxea Burgoseko Merindadeetan zuen. CL-629 errepidean hil dira, Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leonen duen Ordezkaritzak baieztatu duenez.

Ezbeharra 10:45 aldera gertatu da 103,8 kilometroan. Bi pertsonak ibilgailu barruan harrapaturik geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilboko azken albisteak Burgos bideoak Gaurko azken orduko albistea