Gizartea -
Trafiko isunak
Ertzaintzako buruzagiek 3.800 eurotik gora ordaindu dituzte isunetan
Ertzaintzako goi-karguek 35 isun jaso dituzte urtebetean, ibilgailu ofizialekin gehiegizko abiadura gainditzeagatik edo gaizki aparkatzeagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzako goi-karguak eta zuzendaritzako kideak 35 aldiz zigortu dituzte urtebetean, lanean ari zirela zirkulazio-arauak hautesteagatik, eta, ondorioz, 3.800 euro baino gehiago ordaindu behar izan dituzte trafiko isunetan.
35 isunetatik 20, ibilgailu ofizialekin gehiegizko abiaduran gidatzeagatik jaso zituzten. Kasu batzuetan isun bakoitzeko 400 euro ordaindu behar izan zituzten. Lanean ari zirela ibilgailuak txarto aparkatzeagatik ere jarri dizkiete isunak.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak azalpenak eman behar izan ditu Legebiltzarrean gertakari horien harira. Isun guztiak Ertzaintzak buruzagiek eurek ordaindu zituztela azpimarratu du, eta ez Eusko Jaurlaritzak.