Gizartea -

Gertakaria

Sute batek Bretxako denda baten zati bat kiskali du, Donostian

Zaintzaile bat artatu behar izan dute kea arnastu baitu. Gainerako dendek ez dute kalterik izan.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira Bretxara. Argazkia: Ane Fano
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira Bretxara. Argazkia: Ane Fano

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Bretxako merkatuan bart izandako sute batek denda baten zati bat kiskali du, Gipuzkoako hiriburuko suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Zaintzaile bat artatu behar izan dute, kea arnastuta arin intoxikatu baita.

Ezbeharra 23:30ean jazo da, Bretxako tindategi batean, iturrion arabera.

Abisua jasotakoan, Ertzaintza eta Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira.

Zaintzaile bat kea arnastuta intoxikatu da, eta, badaezpada, Donostiako Ospitalera eraman dute.

Sutea izan den dendaren zati bat kaltetu da. Azoka kez bete da, baina gainerako saltokiek ez dute kalterik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Suteak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak