Gizartea -

Ereagan atxilotu dute

Debekatutako noranzkoan gidatu eta alkohol-maila hirukoiztu du Getxon

21 urteko gizonezkoak 0,75 miligramo litroko alkohol-maila eman du proban. Gidaria atxilotu dute bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gidaria atxilotu dute goizaldean, Getxon (Bizkaia), baimendutako alkohol-maila hirukoiztu eta debekatutako noranzkoan gidatzen harrapatu ondoren, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Atxiloketa Ereaga auzoan egin dute 05:30 aldera. Debekatutako noranzkoan zihoan ibilgailua gelditu eta gidariari alkoholemia-proba egin diote.

21 urteko gizonezkoak 0,75miligramo litroko alkohol-maila eman du proban. Gidaria atxilotu dute bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak