Gizartea -

Sutea

Kamioi bat kiskalita eta beste batzuk kaltetuta, Trapagaranen

Causo industrialdean zegoen kamioi batean sute bat piztu da, eta sugarrak beste ibilgailu batzuetara hedatu dira. Ikertzen ari dira jazotakoa.

Kamioi bat kiskali da sutean. Argazkia: EFE
Kamioi bat kiskali da sutean. Argazkia: EFE
Kamioi bat kiskali da sutean. Argazkia: EFE

eitb.eus | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kamioi bat kiskali du eta kaleak eragin ditu beste batzuetan larunbatetik iganderako gauean, Trapagarango Causo industrialdean. Sutea bertan zegoen kamioi batean piztu da, eta sugarrak beste ibilgailu batzuetara hedatu dira. Ikertzen ari dira jazotakoa, Ertzaintzatik eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Guztira, kiskalita izan den kamioiak, lau erdiatoik eta hiru trakzio-buruk izan dituzte kalteak.

Suhiltzaileek ez dute oraindik ikuskapena egin; hori amaituta, sutea zergatik piztu den zehaztuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak bideoak Trapagaran argazkiak