Gizartea -
Gertakaria
Lagun bat arin zaurituta Madrilen, bi lapur etxe batean atzemanda
Hasiera batean, hainbat iturri ofizialek esan dute hortz klinika batean egindako lapurreta zela, eta, halaber, lagun batzuk zeudela bahituta; gerora, zuzendu dute informazioa.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez bi lagun ahalegindu dira gaur lapurreta egiten Madrilgo Mediterraneo etorbideko etxe batean, eta lagun batek atzeman ditu; berori kolpatu dute alde egin aurretik eta arin zauritu. Gertakaria honen gainean, hasiera batean, iturri ofialzek esan dute hortz-klinika batean egindako lapurreta zela, eta, halaber, lagun batzuk bahituta zeudela.
Poliziaren Buruzagitza Nagusiak jakitera eman duenez, gertakaria arratsaldeko hirurak aldera jazo da, eta azkenean, hasieran hainbat hedabideri esan ez bezala, etxebizitza batean egindako lapurreta-ahalegina izan da.
Gutxienez bi lagun sartu dira etxean, Mediterraneo etorbidean, hortz-klinika baten ondoan, eta maizter batek atzeman ditu; borrokatu dute horrekin, harrapakinik eraman gabe.
Samurrek 58 urteko gizon bat artatu du; izan ere, bi ebaki zituen eginak buruan; emakume bat ere artatu dute, antza etxebizitzako neskamea, antsietate-krisi batengatik, Madrilgo Larrialdietatik jakitera eman dutenez.