Gizartea -
Inkesta
Iruñeko haur eskoletan % 37,7koa da euskarazko ereduaren eskaria
Datorren ikasturtean euskaraz eskainiko diren plazak % 27 izango dira; gaztelerazkoak edo gaztelera eta ingelesa uztartuko dituztenak, berriz, % 73.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko familien % 61,5ek gazteleraz edo ingelesez egindako jarduerak uztartzen dituen gaztelerazko ereduan matrikulatu dituzte euren seme-alabak datorren ikasturterako. Gurasoen % 37,7k, berriz, euskararen edo ingelerazko jarduerak dituen euskarazko ereduaren alde egin du.
Iruñeko Udalak egindako inkestaren ondorioak dira. Iruñeko 17 haur-eskoletako aurre-matrikulazio garaian, martxoan, egindako galdeketetan oinarritutako ikerketa bat da.
Datorren ikasturtean Iruñeko haur-eskoletan gazteleraz edo ingelesez egindako jarduerak uztartzen dituen gaztelerazko ereduan eskainitako plazak % 73 izango dira; euskarazkoak edo ingelesezko jarduerak uztartzen dituen eusarazko eredukoak, aldiz, % 27.
Inkesta egiteko 851 familia galdekatu dituzte. Guraso horietako % 47,8k ingelesezko jarduerak dituen gaztelerazko ereduan matrikulatu dituzten euren seme-alabak; % 27,6k, euskarazkoan; % 13,7k, gaztelerazkoan; eta % 10,1k ingelesezko jarduerak dituen euskarazko ereduan.
% 0,8ak gaztelera eta euskara uztartzen dituen ereduaren alde egin du. Aukera hori ez zen galdeketan aipatzen.
Bestalde, eskaera gehien jaso dituzten ikastetxeak hauek dira, hurrenez hurren: Mendillorri (% 10,7); Hello Azpilagaña (% 10,3); Hello Buztintxuri (% 8,9); Donibane (% 8,5); eta Printzearen Harresi (% 7,9).