Gizartea -

Sutea

6 moto erre dira Donostiako Alde Zaharrean piztutako sute batean

Hipotesi nagusia da sua nahita piztutakoa izan dela. Santa Maria basilikatik gertu jazo da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean aparkatuta zeuden sei moto erre dira goizaldean Donostiako Alde Zaharrean piztutako sutean batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 04:30 aldera deitu dio bizilagun batek Udaltzaingoari, Santa Maria basilikaren inguruan sua piztu dela ohartaraziz.

Suhiltzaileak eta Udaltzaingoaren patruilak sutearen tokira bertaratu direnerako, Gaztelubideko eskaileren ondoan aparkatuta zeuden sei motorrak kiskalita zeuden.

Udaleko iturrien esanetan, Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutea zerk eragin duen argitzeko. Hipotesi nagusia da sua nahita piztutakoa izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Suteak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak