Gizartea -

Santurtzi

Bilboko Portua 'Modern Express' deskargatzen hasi da

Gaur  hasi dira 3.838 tona egur eta 403 tona makinaria deskargatzeko lanak, eta astebete edo bi beharko dituzte amaitzeko.

'Modern Express' Bilboko Portuan. Argazkia: EiTB
'Modern Express' Bilboko Portuan.
'Modern Express' Bilboko Portuan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portua hasi da "Modern Express" ontzia deskargatzen, 3.838 tona egur eta 403 tona makinaria ontzitik ateratzen, hain zuzen ere. Otsailean eraman zuten ontzia Bilboko Portura, Bizkaiko Golkoan oker-oker eginda eta jitoan zihoalako.

Bilboko Portuko Agintaritzak jakitera eman duenez, "Modern Express" ostiralean eraman zuten A2 moilara, zama bertan lurreratzeko.

Goizean goiz hasi dira deskargatzeko lanak, eta astebete edo bi beharko omen dituzte amaitzeko.

"Modern Express" 2001ean eraiki zuten, eta 160 metroko luzera du eta 11.000 tona garraiatzeko gai da.

Gabondik Frantziako Le Havre portura zihoan, sotoetan 3.838 tona egun eta lan publikoetarako hamar bat makina zeramatzala.

Ontzia otsailaren 3an sartu zuten Bilboko Portuan, Bizkaiko Golkoan sei egunez jitoan egon ostean, tripulaziorik gabe.

Gainera, 43 gradu okertuta zegoela sartu zen Bilboko Portura, otsailaren 5ean hasi zituzten hura artez jartzeko lanak, eta hilabete horren amaierarako erabat zuzentzea lortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bilboko Portua bideoak