Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
Motorzale bat hil da Tuteran, auto baten kontra talka eginda
49 urteko hildakoa Cintruenigokoa zen. Autoa errepidean irauli egin da eta errei bat itxi du. Autoko gidaria onik atera da.
E. Lotina | eitb.eus
Motorzale bat hil da Tuteran, istripu batean. Ezbeharra 05:52 aldera gertatu da, NA-160 (Tutera-Fitero) errepidean, Nafarroako Gobernuak agiri baten bidez jakitera eman duenez. 49 urteko hildakoa Cintruenigokoa zen, Radio Euskadik jakinarazi duenez.
Motorrak auto baten aurka talka egin du. Autoa errepidean irauli egin da eta errei bat itxi du. Autoko gidaria onik atera da.
Nafarroako larrialdi zerbitzuak Tuterako suhiltzaileak eta bi anbulantzia bidali ditu. Era berean, Foruzaingoa bertaratu da, istripua ikertzeko.
Motorzalearen gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eramango dute, autopsia egiteko.