Gizartea -

Errefuxiatuak Euskadin

24 errefuxiatu helduko dira maiatzean Gipuzkoara

Gurutze Gorriak artatuko ditu, eta "bakarrik" senti ez daitezen, babesa eta laguntasuna eskainiko dizkie.

Siriar errefuxiatuak
Siriar errefuxiatuak
Siriar errefuxiatuak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 24 errefuxiatu helduko dira bi aste barru Gipuzkoara, Txomin Ondarre Arabako Gurutze Gorriko Gizartegintza eta Enplegu zuzendariak iragarri duenez. Gurutze Gorriak artatuko ditu iheslariok, Donostialdean eta Arrasaten propio prestatutako etxebizitzetan banatuta.

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan Ondarrek azaldu duenez, irailean jakinarazi zuten EAEk hartu ahal zuen errefuxiatu kopurua. "Gipuzkoan 24 errefuxiatu hartzeko moduan geunden; Bilbon, 12; eta Araban, 14. Orain plaza gehiago ditugu, guztira, 116", esan du.

Ondarreren hitzetan, Gurutze Gorria arduratuko da iheslariak artatzen, batez ere lehen sei hilabeteetan. "Hezitzaile eta gizarte langileak lagunduta egongo dira uneoro. Babesa dutela sentitu behar dute, bakarrik ez daudela", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gipuzkoako albisteak Arrasate bideoak Gurutze Gorria albisteak Gizartea bideoak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Siria