Gizartea -

Zirkulazioa

AP-8a ia sei orduz egon da itxita Zornotzan, istripu baten ondorioz

Bi kamioik talka egin dute eta, ondorioz, autobidea itxita egon da Donostiarako noranzkoan. Auto-ilara handiak izan dira.

Trafiko Zuzendaritzako kamerek hartutako irudia. @trafikoaEJGV
Bi kamioiren arteko talkak auto-ilara luzeak eragin ditu AP-8an

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea bost ordu baino gehiagoz itxita egon da Zornotza parean eta Donostiarako bidean, bi kamioek talka egin ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dionez, kamioietako baten gidaria zauritu da ezbeharrean eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Istripua 13:00ak zirenean izan dute bi ibilgailuek, AP-8ko 101 kilometroan, Zornotza parean eta Donostiarako bidean.

Trafiko Zuzendaritzak N-634 errepidea erabiltzea gomendatu du, baina, hala ere, sei kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira.

18:45 inguruan, bi kamioiak erretiratu ostean eta errepidea garbitu ondoren, ireki dute autobidea.

Accidente camiones istripua AP-8 Amorebieta Zornotza. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Accidente camiones istripua AP-8 Amorebieta Zornotza. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Kamioietako baten kabina iraulita geratu da, kolpearen ondorioz. Argazkia: @trafikoaEJGV

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Bizkaiko albisteak Amorebieta-Etxano berriak Gizartea Gaurko azken ordukoa