Gizartea -

MENDARO

Bi pertsona atxilotu dituzte, Mendaroko lapurretarekin lotuta

Mendaron eta Deban egin ziren atxiloketak. Txokolate enpresa ezagunean joan den astean egin zuten lapurreta; besteak beste, 500 txokolate tableta eraman zituzten lapurrek.

Mendaroko Txokolateak lantegian triskantza

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon, 44 eta 24 urtekoak, atxilotu dituzte Mendaroko txokolate fabrika ezagunean joan den astean izandako lapurretarekin zerikusia dutelakoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Apirilaren 11n izan zen lapurreta; txokolate enpresaren atearen sarraila apurtu, eta barrura sartzea lortu zuten lapurrek. Bertan zegoen txokolate guztia eraman zuten. Dekorazio objektuak ere lapurtu zituzten. Enpresaren jabeek emandako datuen arabera, 7.000-8.000 euroko balioa zuten produktuak lapurtu zizkieten.

Ustezko bi lapurrek aurrekariak dituzte, antzeko delituengatik. Deba Barreneko hainbat dendatan eta enpresatan azken bi urteotan izandako lapurretak direla eta, bi lagun horiek ikertzen ari zen Ertzaina. Aurretik, 20 bat aldiz atxilotu du Ertzaintzak Mendaroko ustezko lapurretako bat.

Ondorengo orduotan eramango dituzte epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak