Gizartea -
Lehenengo saria
Loteriak 600.000 euro banatu ditu Donostiako administrazio batean
10 dezimoko bi seriek jaso dute saria, 300.000 euro bakoitzak.
agentziak | erredakzioa
Loteriak 600.000 euroko saria banatu du Donostiako administrazio batean, atzoko zozketan egokitutako 35.097 zenbakiaren bi serie saldu baitira bertan.
Amarako Antxo Jakituna etorbideko administrazio batean saldutako 10 dezimoko bi seriek jaso dute saria, 300.000 euro bakoitzak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea