Gizartea -

Bilbo

79 urteko bilbotar bat, skate pistako errege

80 urte beteko ditu urrian eta izugarrizko bizipoza du. Astelehenetik ostiralera egunero joan ohi da Zorrotzaurreko edota Begoñako parkera.

Juanjo Albizu skate parkean. Argazkia: Hirigorrian Euskadi Irratia.
Juanjo Albizu skate parkean. Argazkia: Hirigorrian Euskadi Irratia.
Juanjo Albizu skate parkean. Argazkia: Hirigorrian Euskadi Irratia.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inoiz ez dela berandu dio esaera zahar batek... Juanjo Albizu 79 urteko skater bilbotarra -80 urte beteko ditu urrian- da horren adibide; izan ere, berarentzat adina ez da traba izan patinatzen ikasteko.

Ukondoetan eta eskumuturretan soilik jartzen ditu babesgarriak eta, maiz erori dela onartzen badu ere, patinatzen ez omen du inoiz lesiorik edo zauririk egin.

Haren senide eta lagunek zer dioten galdetuta, ez diotela deus esaten adierazi du. Are gehiago, haren emaztea noizean behin bera patinatzen ikustera joaten dela azaldu du.

Duela bost urte patinatzen hasi zenetik hainbat skate taula erabili ditu eta gaur egun hiru ditu, azkarrak eta motelak tartean.

Skateak bizipoza ematen diola nabari zaio eta patinatzen jarraitzeko asmoa du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Albisteak