Gizartea -

Amnistia Internazionala

Errefuxiatuenganako elkartasunak Bilboko itsasadarra zeharkatu du

"Refugees welcome" (errefuxiatuak ongietorri) leloa zuten bi pankarta alde banatan zituela, itsasontzi batek itsasadarra zeharkatu du, Areatzan egiten ari zen protesta-ekitaldi batekin bat eginez.

Amnistia Internazionalaren itsasontzia. Argazkia: EITB
Amnistia Internazionalaren itsasontzia. Argazkia: EITB
Amnistia Internazionalaren itsasontzia. Argazkia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionala elkartearen Espainiako ordezkaritzak pleitatutako itsasontzi batek Bilboko itsasadarra zeharkatu du gaur arratsaldean, Europan sartzen saiatzen ari eta asiloa eskatzen duten errefuxiatuen alde. Elkartea Bizkaiko hiriburuan ari da egiten bere Batzar Orokor Federala.

"Refugees welcome" (errefuxiatuak ongietorri) leloa zuten bi pankarta alde banatan zituela, itsasontzi batek itsasadarra zeharkatu du, Areatzan egiten ari zen protesta-ekitaldi batekin bat eginez.

Euritik babesteko AIko euritako horiak zeramatzaten hogeita hamar bat lagunek parte hartu dute ekimenean. "Europako gobernuak, Espainiakoa barne, errefuxiatuen arazoaren aurrean ematen ari diren erantzun etsigarria"ren aurkako protesta izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarraren albisteak Bilbo berriak Gizartea Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Siria