Gizartea -

Gasteizen

Gizon bat atxilotu dute ostatu bateko langileari eraso egitea egotzita

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizen, alde zaharreko ostatu bateko lankide bati kristal batekin eraso egiteagatik. Lankidea ospitalera eraman behar izan zuten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, alde zaharreko ostatu bateko lankide bati kristal batekin eraso egiteagatik. Erasotzaileak bi zauri egin zizkion lankideari sorbaldan.

Erasoa joan den ostiralean, goizaldean, gertatu zen, Gasteizko alde zaharreko ostatu batean, Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Ostatuko langileak hainbat kolpe eta labankada jaso zituela ikusi zuten erasoaren tokira bertaratu ziren ertzainek. Ondorioz, gizona ospitalera eraman behar izan zuten, zauriak artatzeko.

47 urteko ustezko erasotzailea ostatuko gela batean ezkutatuta zegoen ertzainek atxilotu zutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz