Gizartea -
Iruñea
2013ko txupinazoko istilu batzuengatik auzipetutako seiak, libre
Desordena publikoak eragin izana leporatu zieten, baina epaileak absolbitu egin ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2013ko uztailaren 6an Iruñeko txupinazoan izan ziren istilu batzuen harira auzipetutako bost lagunak absolbitu egin ditu epaileak. Seigarren auzipetua ere absolbitu egin du epaileak, Iruñeko Udalak haren kontrako akusazioa erretiratu ostean. Guztiei desordena publikoak eragitea leporatzen zieten.
Gertakariak 12:00ak baino lehen gertatu ziren, udaletxearen aurrean ikurrina erraldoi bat jarri zen egunean.
Ebazpenaren arabera, hainbat lagun, tartean auzipetuak, Udaletxeko plazan sartzen saiatu ziren ikurrinak eskuan zituztela. Udaltzaingoak bidea moztu zien eta, ondorioz, tentsio uneak eta liskarrak izan ziren gazteen eta udaltzainen artean.
Auzipetuek borroka batean parte hartu zuela dio epaileak, baina ezin daitekeela esan banderak edo pankartak eraman zituztela, ezta bide publikoa oztopatu zutela edo eraikin publikoren batean indarrez sartu zirela.
Beraz, epaiak dio ezin daitekeela ondorioztatu gertakari horiek “desordena publikoak” izan zirela, eta absolbitu egin ditu.