Gizartea -
Lorca inguruan
Bost hildako eta hiru zauritu izan dira Murtzian, zirkulazio-istripuan
Antza denez, furgoneta RM11 autobiatik atera eta zubitik behera erori da, Lorca eta Aguilas herrien artean.
Agentziak | Erredakzioa
Bost lagun hil eta beste hiru zauritu dira beraien furgoneta bidetik atera eta zubitik behera erorita. Zirkulazio-istripua Lorca eta Aguilas herrien arteko autobian gertatu da, Murtzian, Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek EFEri jakinarazi diotenez.
Antza denez, furgoneta autobiatik atera eta zubitik behera erori da, RM11 autobiako 12. kilometroan, Aguilaserako bidean.
Larrialdi zerbitzuek 7:19an izan dute istripuaren berri, 112 zenbakira hainbat lagun deitu ostean. Furgoneta bat bidetik atera eta zubitik behera erori ostean hainbat lagun harrapatuak gelditu direla ohartarazi dute deitutako pertsonek.
Larrialdietako Koordinazio Zentroak jakinarazi duenez, istripuan bost lagun hil dira eta pertsona bat larri eta beste bi arin zauritu dira.