Gizartea -

Los Prunos auzoa

Bikote bat atxilotu dute Sevillan umetxo baten heriotzagatik

Iragan igandean bikoteak adingabea konorterik gabe eraman zuen Virgen del Rocio ospitalera. Haurtxoak buruan kolpe bat zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buruan kolpe bat zuen urte eta erdiko umetxo baten heriotzagatik bikote bat atxilotu dute Sevillan. Iragan igande goizaldean bikoteak adingabea konorterik gabe eraman zuen Virgen del Rocio ospitalera, Poliziako bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Haurtxoak hematoma batzuk eta burezurreko traumatismo bat zuela egiaztatu zuten medikuek osasun zentroan. Ondoren, protokoloa martxan jarri eta Poliziari eta guardiako epaitegiari abisua eman zieten.

Hildakoa 30 urteko Isabelen semea zen. Emakumeak beste seme bat du. Bien bitartean, 37 urteko Ezequiel bikotekideak beste bi seme-alaba ditu. Guztiak elkarrekin bizi ziren Binefar kalean, Sevillako Los Prunos auzoan, Diario de Sevilla-k eta ABC-k aurreratu dutenez.

Atxilotuak Sevillako polizia-etxean dituzte, epailearen esku uzteko zain.

Polizia kolpea istripu bat edo atxilotuek eman ote zioten ikertzen ari da.Ustezko hilketa delitu bat egotzi diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak