Gizartea -
Iruñean
Aita-seme batzuk atxilotuta, udaltzainak katana batez mehatxatzeagatik
Erasoa joan den igande arratsaldean gertatu zen Iruñeako Chantrea auzoan. Atxilotuak, 50 eta 19 urtekoak, "oso urduri" zeuden, Udaltzainen arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak aita-seme batzuk atxilotu ditu udaltzainei "katana eta bihurkin batez mehatxu egiteagatik". Era berean, udaltzainak "jotzen saiatu ziren lortu barik".
Mehatxua joan den igande arratsaldean gertatu zen Iruñeako Chantrea auzoan. Udaltzaingoaren informazioaren arabera, atxilotuak, 50 eta 19 urtekoak, "oso urduri" zeuden.
Udaltzainak beste gai bat konpontzera joan ziren Chantreara etxebizitza batetik irainak botatzen hasi zirenean "inolako aurretiko arazorik izan gabe".
Udaltzainak egoera baretzen saiatu ziren, baina hizketa minutu batzuen ostean eta familia osoa urduri zegoela ikusita bi gizonak atxilotzea erabaki zuten.