Gizartea -

Laban batekin

Gazte bat atxilotuta, Gasteizen etxekideari herio-mehatxua egin ostean

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du etxekideari laban batekin herio-mehatxua egiteagatik, Gasteizko Koroatze auzoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du Gasteizen mehatxu delitua egotzita.

Jazoera atzo gertatu zen, eguerdi aldera, Gasteizko Koroatze auzoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, eztabaidan ari zirela gazteak herio-mehatxua egin zion etxekideari laban batekin.

Erasotzailea giltzapean sartuta zegoen bere logelan ertzainak heldu zirenean. Gertaeraren nondik norakoak aztertu ostean, ertzainek gaztea atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gasteiz berriak