Gizartea -
Portugaletekoa da
Torbe zine pornoko euskal zuzendaria fidantzarik gabe espetxeratu dute
Epaileak egozten dizkio haur-pornografiaren delitua, gizakien salerosketa, kapitalak zuritzea eta Ogasun Publikoaren aurkako delituak.
Agentziak | Erredakzioa
Madrileko 36. Instrukzio Epaitegiko titularrak behin-behineko espetxeratzea eman du, fidantzarik gabekoa eta komunikatua, Ignacio Allende Fernandez "Torbe" zine pornoko zuzendari, aktore eta ekoizlearentzat. Portugaleten jaioa da bera.
Honako delitu hauek egozten dizkiote: haur-pornografia, gizakien salerosketa, kapitalak zuritzea eta Ogasun Publikoaren aurkako delituak. Hala jakinarazi dute iturri juridikoek.
Torberekin batera, epaileak beste bi lagun espetxeratu ditu, delitu horiengatik ere; epaileak uste du delitu-amarrua osatzen zutela.
Iturriek diotenez, taldeko gizon batek baliabide ekonomikoak ematen zituzten, Torbek azpiegitura jartzen zuen, eta emakumeak emakumezkoak lortzen zituen.
Torbe astelehenean atxilotu zuten, sexu-erasoa eta adingabeak galbideratzea egotzita, adingabeekin bideo pornografikoak grabatu eta zabaltzeagatik. Gizaki Trafikoaren Aurkako Brigada Nagusiak, Ikerketa Teknologiako Brigadak eta Diru Zuritzearen Ikerketarako UDEFen Brigada Nagusiak elkarrekin lan egin zuten atxiloketa gauzatzeko.