Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
Kamioilari bat hil da Lantzen, ibilgailua errepidetik atera ondoren
Istripua 03:10 aldera gertatu da, N-121-A errepidean (Iruñea-Behobia). Hildakoak 47 urte zituen, eta Pedrolakoa (Zaragoza) zen.
E. Lotina | eitb.eus
Kamioilari bat hil da goizaldean, Lantzen (Nafarroa), istripu baten ondorioz. Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 03:10 aldera gertatu da, N-121-A (Iruña-Behobia) errepideko 23. kilometroan. Ibilgailua errepidetik atera da, Iruñerako bidean, eta irauli egin da.
Gidaria, 47 urteko gizonezkoa, Pedrolakoa (Zaragoza) zen. Gorpua Iruñeko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute.
Kamioiak tabakoa zeraman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea