Gizartea -

Madril

83 urteko gizon batek 101 urteko amaginarrebari sexu-erasoa egin dio

Biktimak gorputza kolpez beteta zuen eta poliziei gertatutakoa baieztatu zien. Gainera, ama pixoihala lekutik aterata topatu zuela azaldu zuen adineko andrearen alabak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 83 urteko gizon bat atxilotu du Madrilen, 101 urteko amaginarrebari sexu-erasoa egiteagatik, Poliziako bozeramaile batek baieztatu duenez. Erasoa Hortaleza barrutiko etxebizitza batean gertatu da.

Gertakariak asteazken gauean jazo ziren. Madrilgo Ramon y Cajal ospitaleko larrialdi zerbitzuak Poliziari abisua eman zion. Suhiaren sexu-abusuak salatu zituen emakume batek. 101 urteko biktimak gorputza kolpez beteta zuen eta gertatutakoa baieztatu zien poliziei.

Ondoren, adineko andrearen alaba galdekatu zuten poliziek. Ama etxean ubeldurekin, ileak nahasita eta pixoihala lekutik aterata aurkitu zuela azaldu zien alabak. Gainera, senarra jarrera bitxian topatu zuela esan zuen, amaginarrebarekin sofan.

Poliziak akusatua atxilotu zuen sexu-erasoa egotzita. Gizonak ez zuen adierazpenik egin eta polizia-etxera eraman zuten. Komisarian galdekatu eta bere eskubideak irakurri zizkioten, El Mundo egunkariak zehaztu duenez.

Biktimaren alabak salaketa aurkeztu du Hortalezko polizia-etxean. Atxilotuak ez zuen aurrekaririk eta gaur goizean epailearen esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Albisteak Madril albisteak gaur