Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat hilik aurkitu dute Debako uretan
43 urteko urpekaria da hildakoa, zumaiarra. Hilotza helikoptero baten bidez erreskatatu behar izan dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
43 urpekari baten hilotza erreskatatu dute gaur, astelehena, Mendata lur-muturraren inguruetan, Deba Gipuzkoako herrian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Hildakoa Zumaia herri gipuzkoarreko bizilaguna zen.
16:30ak aldera, herritar batek gorpua ikusi du uretan eta, horrezkero, erreskate zerbitzuek bertara jo dute.
Biktima uretatik atera eta gero, suspertzen saiatu dira, baina azkenean heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Hala, 18:15ean, Ertzaintzaren helikoptero baten bidez urpekariaren hilotza erreskatatu dute, gunea oinez iristeko zaila delako.
Ondoren, hildakoa Donostiako Auzitegiko Medikuen Zerbitzura eraman dute.