Gizartea -

Alarma Sestaon

Zenbait familia etxetik atera behar izan dituzte bi suteren ondorioz

Lehen sutea Carranza kalean gertatu zen. 400 bat metrora, suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten, Chavarri kaleko 87. zenbakiko bosgarren solairuan.

Bizilagunak Sestaon (Bizkaia). Argazkia: EiTB
Bizilagunak Sestaon (Bizkaia). Argazkia: EiTB
Bizilagunak Sestaon (Bizkaia). Argazkia: EiTB

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreneko sutea 18:00ak aldera piztu zen Carranza kaleko 3. zenbakian, Sestaon (Bizkaia). Erakin zaharra da eta eraitsi behar dute. Hala ere, zazpi pertsona bizi dira bertan, guztiak familia bereko kideak. Etxetik atera ziren, batere arazorik gabe, Radio Euskadik azaldu duenez.

Urioste eta Artatzako suhiltzaileak bertaratu ziren eta sugarrak itzali zituzten.

Hala ere, ezin izan zuten luzaroan atseden hartu, 400 bat metrora, beste sute bat piztu zelako, Chavarri kaleko 87. zenbakiko bosgarren solairuan.

Suak ke-mordoa sortu zuen eta 20 pertsona etxetik atera behar izan zituzten.

Oraingoz bi suteak zergatik piztu ziren ez dute argitu. Carranza kaleko eraikinean bizi ziren zazpi pertsonei etxebizitza sozial batean ostatu emango diete. Bien bitartean, Chavarri kaleko hiru familiek gaua etxetik kanpo igaro behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Gaurko albisteak Bizkaia