Gizartea -

Youtube

Euskarari buruz kanadar batek egindako bideoa bolo-bolo dabil sarean

Bideoa ingelesez dago eta 9 minutu irauten du, eta dagoeneko 200.000 ikustalditik gora izan ditu.

Paul Jorgensen kanadarrak euskarari buruz Youtuben argitaratutako bideoa. Argazkia: Youtube
Paul Jorgensen kanadarrak euskarari buruz Youtuben argitaratutako bideoa. Argazkia: Youtube
'A lenguage of mistery' bideo arrakastatsua sarean

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen jatorriari buruz hitz egiten duen bideo bat zeresana ematen ari da Interneten azken egunetan. Basque - A Language of Mystery (Euskara – Hizkuntza misteriotsua) izenburua duen bideoa Paul Jorgensen hizkuntzalari kanadarrarena da, eta maiatzaren 4an argitaratu zuen Lang Focus izeneko Youtubeko bere kanalean.

Aipatu kanalean Jorgensenek mundu zabaleko hizkuntzen gainean dituen bere ezagupenak adierazten ditu, eta mintzagai dugun honetan euskara da protagonista. Bertan, modu errazean azaltzen ditu hizkuntza horren inguruan dauden berezitasunak. Informazioa About Basque Country blogak argitaratu du.

Bideoa ingelesez dago eta 9 minutu irauten du, eta dagoeneko 200.000 ikustalditik gora izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Youtube albisteak Sare sozialak berriak Gizartea Kultura Albisteak Bideo ikusienak