Gizartea -
DESAGERPENA
74 urteko emakume bat desagertu da Bilboko San Adrian auzoan
Bilboko Udaltzaingoak laguntza eskatu die herritarrei Maria Isabel (Maribel) Rubio Román 74 urteko emakumea aurkitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udaltzaingoak laguntza eskatu die herritarrei Maria Isabel, "Maribel", Rubio Román 74 urteko emakumea aurkitzeko. Familiak larunbatean izan zuen azken aldiz haren berri, baina ordutik ez dakite besterik. Familiak emandako datuengatik, Bilboko San Adrian auzoan galdu zela uste dute.
Udaletik eman duten informazioaren arabera, emakumeak 1,60 metroko altuera du, gorpuzkera handikoa da, ile laburra du, eta baliteke desorientatuta egotea. Azkenengoz ikusi zutenean, lumazko beroki bat, praka ilunak eta zapata baxuak zeramatzala uste dute.
Era berean, dokumentaziorik eta dirurik gabe dago, senideen ustez. Familiak larunbatean galdu zuen emakumearen arrastoa, eta San Adrian auzoaren inguruan galdu zela uste dute.
Bilboko Udaltzaingoa modu koordinatuan ari da lanean Ertzaintzarekin, eta, halaber, emakumea aurkitzeko laguntza eskatu diete herritarrei. Baliagarria izan daitekeen informaziorik duenak 092 edo 112 telefono-zenbakietara deitu dezake.