Gizartea -

Zirkulazioa

Hiru ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Erandion

Istripuaren ondorioz areagotu egin dira goizean goiz N-637 errepidean, Getxorako noranzkoan, izan ohi diren auto-ilarak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuk talka egin dute N-637 errepidean, Erandion, Getxorako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:00ak inguruan gertatu da. Hiru ibilgailuetako bi handik gutxira erretiratu dituzte errepidetik.

Istripuaren ondorioz ez da zauriturik izan, baina areagotu egin dira goizean goiz N-637 errepidean, Getxorako noranzkoan, egunero izan ohi diren auto-ilarak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Erandio bideoak Getxo Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Txorierriko igarobidea