Gizartea -

Gertakaria

Sute batek bost motor eta auto bat kiskali ditu Donostian

Sua 03:30 aldera hasi da Gipuzkoako hiriburuaren Azpeitia kalean (amara auzoa). Gainera, sugarrek kalteak egin dituzte beste ibilgailu eta farola batean.

Sute batek bost motor eta auto bat kiskali ditu Donostian. Argazkia: DSS Babes Zibila
Sute batek bost motor eta auto bat kiskali ditu Donostian. Argazkia: DSS Babes Zibila
Sute batek bost motor eta auto bat kiskali ditu Donostian. Argazkia: DSS Babes Zibila

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek bost motor eta auto bat kiskali ditu Donostian, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Sua 03:30 aldera piztu da Azpeitia kalean, Amara auzoan. Suhiltzaileak bertaratu dira, sutea itzaltzeko.

Sugarrek kalteak egin dituzte beste ibilgailu eta farola batean, baina ez diete etxebizitzei eragin eta ez dute inor zauritu, Donostiako suhiltzaileetako iturriek azaldu dutenez.

Sua zergatik piztu den ikertzen ari dira.

Sutea Donostian Argazkia: DSS Babes Zibila

Argazkia: DSS Babes Zibila

Sutea Donostian Argazkia: DSS Babes Zibila

Argazkia: DSS Babes Zibila

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Suteak albisteak Gaurko azken orduko albistea