Gizartea -

Lan istripua

Bi lagun hil eta bost zauritu dira Baionan izandako bi eztandatan

Baiona iparraldeko birziklatze lantegi batean jazo dira elkarren segidako bi leherketak.

Eztandak izan diren lekua. Argazkia: @FranckDolosor
Polizia ikertzen ari da Baionako lantegi batean izandako eztandak

1:11

EITB.EUs

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarren segidako bi eztanda izan dira goizean Saint-Etienneko (Baiona iparraldea) industrialde batean, eta Baionako Udalak eta Prefekturak baieztatu dutenez, bi lagun hil eta bost zauritu dira.

Zehazki, Hauts-de-Sainte-Croix industrialdeko Derichebourg enpresan izan dira leherketak, 11:00ak aldera. Nonbait, birziklatze planta horretako gas biltegi batean jazo dira. Baiona osoan entzun omen da.

Larrialdiko zerbitzuak eta suhiltzaileak bertan dira. 100 metro inguruko eremua itxita dute, badaezpadako neurri gisa.

Gainera, zaharren egoitza bat, haurtzaindegi bat eta supermerkatu bat ebakuatu behar izan dituzte, baina denak onik daude.

Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea eta prefeta ere leherketa izan den lekuan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Baionako argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa