Gizartea -
Kamioiak kiskalita
Trapagarango suteak 'prezio gerra'k eraginak diren ikertzen ari dira
Hala eta guztiz ere, hainbat hipotesi ari dira aztertzen, eta ahal duten informazio gehiena pilatzeko lanean ari dira.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintza ikertzen ari da Bizkaian garraiolarien ibilgailuak kiskali izanaren atzean sektoreko “"prezio gerra" ote dagoen. Azken gertakaria aurreko asteazkenean izan zen, Trapagarango industriagune batean bost ibilgailu kiskalita. Dena dela, Segurtasun Saila hainbat hipotesi ari da aztertzen, eta ahal duen informazio gehiena pilatzeko lanean ari da.
Horixe jakinarazi du gaur arratsaldean Estefania Beltran de Geredia Segurtasun sailburuak Irunen emandako prentsaurreko batean.
Sailburuak azaldu du gertakariak ikertzen ari direla, "baina ez gertakariak bakarrik, baizik eta beharrezko froga guztiak biltzen eta eraikitzen".
"Garrantzitsuena gertatutakoaren erantzuleak zeintzuk diren argitzea" dela azpimarratu du, hala ere.