Gizartea -

Gijonen

Bosgarren solairutik erorita hil da ezkon aurreko agur-afaria eta gero

Gijoneko Begoña hoteleko bosgarren solairutik erorita zendu da igande honetan, bart bere ezkondu aurretiko agur-afaria lagun batzuekin batera ospatu ostean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko madrildar bat hil da gaur Gijonen Begoña hoteleko bosgarren solairutik erorita, atzo gauean bertan ezkondu aurretiko agur-afaria lagun batzuekin eta anaiarekin batera ospatu ostean, bertako Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Jazoera goizeko 8:10ak aldera gertatu da. Hasiera batean, gertakariaren arrazoia gazteak bere buruaz beste egin izanari egotzi izan baldin badiote ere, behin Poliziak lagunen artean eta hotelean lo egin duten bezeroen artean testigantzak bilduta, ezbeharraren zioa istripu bat izan dela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea