Gizartea -
Maiatzak 17
Euskara eta Sarea protagonistak Euskadin, Internet Egunean
Besteak beste, errealitate birtuala, .eus domeinua, Internet eta marken arteko harremana eta euskara sare sozialetan landuko dituzte aurten.
E. Lotina | eitb.eus
Internet & Euskadi elkarteak 'Internet Eguna' antolatu du, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Interneti, teknologia berriei eta, oro har, egunerokotasunean horietaz egiten dugun erabilerari buruzko gaiak jorratuko dituzte ekitaldian.
Sarea herritarrei hainbat zerbitzu eta eduki interesgarri eskaintzen dizkien komunikabide gisa aurkeztu nahi du ekitaldi horren bidez Internet Egunean, SPRIk agiri batean azaldu duenez.
Besteak beste, errealitate birtuala, .eus domeinua, Internet eta marken arteko harremana eta euskarazko sare sozialetan landuko dituzte aurten, maiatzaren 17an, 19:00etan hasita, Keler egoitzan, eta errealitate birtualak eta networking lanak ere izango dute bere tokia bertan.
Egitaraua:
19:00 "Marka pertsonala eta enpresaren marka, online komunikazioan". Oianko Choperena.
19:25 "Errealitate birtuala: Erabilerak eta gozamenak". Jorge R. Lopez Benito.
19:50 "Euskaldunon nazioarteko sare soziala". Tomas Tamayo.
20:00 Josu Waliñorekin konexioa, zuzenean, Euskara Interneten lehen egunaren berri emateko.
20:10 Galderak.
20:20 Networking.