Gizartea -

GEHIEGIZKO ABIADURA

Bizkaitar bat, 194km/h-ra gidatzeagatik atxilotu dute Salamancan

Motor-gidaria Ermukoa da eta radar batek Salamancako errepide arrunt batean 194km/h-ra gidatzen harrapatu ondoren  atxilotu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko Ermuko motor gidari bat Salamancan atxilotu dute errepide arrunt batean 194km/h-ko abiaduran gidatzeagatik.

Trafikoko Guardia Zibilak esandakoaren arabera, radarrak SA-220 errepidean harrapatu zuen gidaria Salamancako Tenebrón herriaren inguruan. Errepide honetan gehienez 90km/h-ra gidatu daiteke.

Motor gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita atxilotu dute eta, momentu honetan, Ciudad Rodrigoko epaitegia kasuaren instrukzioa egiten ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ermua bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea