Gizartea -

Lan-gatazka

Bost eguneko greba deitu dute gaurtik aurrera Bizkaiko zahar-etxeetan

5.000 langile, gehien bat emakumeak, greba egitera deituak daude gaurtik hasi eta igandera bitartean.

5.000 langile, gehien bat emakumeak, greba egitera deituak daude. EiTB.
5.000 langile, gehien bat emakumeak, greba egitera deituak daude. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek bost greba egun deitu dituzte, gaurtik eta igandera bitartean.

Hiru hilabetez bilerarik egin gabe egon ostean, gaur patronalak hilean soldata 3 euro igotzea eskaini die zahar-etxeetako greba bertan behera uztearen truke. Gainera, mobilizazioak bertan behera uztea eskatu diete ELAko ordazkariei.

ELA sindikatuak proposamena kritikatu du "pobrezia eta enplegu-kolokatasuna" areagotzen dituelako. Hori horrela, gaurtik aurrera, hilaren 18, 19, 20, 21 eta 22an, 5.000 langile, gehien bat emakumeak, greba egitera deituak daude.

Gainera, ELAko ordezkariek jakinarazi diete sektoreko hiru patronalei mobilizazioek aurrera jarraituko dutela, langileen eskakizunak onartzen ez diren bitartean. Eskariak hauexek dira: astean 35 lan-ordu, soldata-igoera duina (soldatak askotan 1.100 euroren ingurukoak dira), ratioak eta lan-kargak hobetzea, baja-osagarria hobetzea, eta hobekuntzen atala berraztertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak