Gizartea -

ANOETAN ERRE ETA EDAN

Bruce Springsteen-en Anoetako kontzertuan erre eta edan daiteke

Kontzertua futbol estadio batean izango bada ere, legeak tabakoa eta alkohola kontsumitzea uzten du ez delako "kirol ekitaldi bat".

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruce Springsteen-en Anoetako kontzertura joango diren 40.000 lagunek tabakoa erre eta alkohola edan ahal izango dute, nahiz eta, kontzertua futbol estadio batean izan.

Jon Darpon, osasun sailburuak esandakoaren arabera, adikzio eta drogamenpekotasuneko legearen arabera, erretzea eta edatea kirol ekitaldietara soilik mugatzen da beraz, gaur gaueko kontzerturako legeak ez dauka inolako eraginik.

Legearen arabera, kirol instalazioetan alkohola eta tabakoa kontsumitzea debekatuta dago kirol ekitaldi bat dagoen bitartean. Instalazio horiek bestelako ekitaldiak egiteko erabiltzen badira, kirolez besteko instalazio bat dela esan daiteke beraz, legeak ez dauka inolako eraginik, esan du sailburuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuak Donostia gaur Donostia argazkiak Reale Arena-Anoeta argazkiak Gizartea albisteak Albisteak