Gizartea -

ENTEROBIRUSA

Katalunian Enterobirusak 48 umeri erasan die eta 21 ingresatuta daude

Infektatutako bederatzi ume zainketa intentsiboetako unitatean egon dira ingresatuta eta horietako bost oso egoera larrian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Osasun Sailaren arabera, Enterobirusarekin infektatutakoak denetara 48 ume dira, denak haurrak, eta horietatik 21 haurrek ospitalean jarraitzen dute ingresatuta.

Carlos Rodrigo, Bartzelonako Vall d'Hebron ospitaleko pediatria zerbitzuko buruak datu hauek berretsi ditu, gaur bertan Osasun Sailean egin den prentsaurreko batean. Pediatra buruak esan duenez, Enterobirusa izan duten 9 haur, zaintza intentsiboko unitatean ingresatu behar zituzten eta, horietako bost oso egoera larrian egon ziren.

Momentu honetan, bi umek jarraitzen dute zaintza intentsiboko unitatean. Batak gaixotasunak utzitako ondorioen erruz eta bestea infektatuta dagoelako.

Pediatra buruak bestalde, 48 ume hauen kasua, otsailean gertatutako Enterobirus D68 kasu batekin bereizi nahi izan du, kasu hura bereziki larria izan zelako, izan ere, infekzioaren ondorioek tetraplegia eragin zioten umeari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea