Gizartea -

Bizkaia

Onik topatu dute Santutxun bila ari ziren adingabea

Onik aurkitu dute Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa atzotik bila ari ziren 13 urteko adingabea, Segurtasun Saileko iturrien arabera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik aurkitu dute Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa atzotik bila ari ziren 13 urteko neskatoa, Segurtasun Saileko iturrien arabera.

Santutxun, Bilbon, desagertu zen, eta goizaldetik zenbiltzan adingabearen bila, gurasoek salaketa aurkeztu ostean.

Larunbat honetako iluntzean azaldu da Bilbon. Ez dute desagerketaren nondik norakoen berri eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Santutxu albisteak