Gizartea -

Eguraldia

Arratsaldetik aurrera atertzera egingo du

Egunak aurrera egin ahala, hodeiak desagertuz joango dira eta argitzera egingo du. Euriari dagokion abisu horia goizeko bederatziak arte egongo da indarrean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriagatik abisu horia ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan igandeko goizeko bederatziak arte. Azken orduotan gogotik egin du euria, baina arratsaldetik aurrera hodeiak desagertuz joango dira eta ostarteak zabalduko dira.

Gaur, igandea, euria egingo du goizean, baina arratsalderako eguraldiak hobera egingo du. Goizean oraindik zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria egingo du. Gainera, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Litekeena da tokian-tokian ekaitzak jotzea ere.

Alabaina, arratsaldeak aurrera egin ahala atertzera egingo du eta ostarteak irekiko dira; ostarteak zabalak izango dira gauean. Tenperatura asko jaitsiko da eta balio altuenak 16-17 °C inguruan errendituko dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Albisteak