Gizartea -

Trafikoa

Bi zauritu, bat larri, Miribillan izandako auto istripu batean

Ibilgailua bidetik atera da eta biribilgune bateko hesi baten kontra jo du. Autoko gidaria atxilotu egin dute alkoholemia frogan positibo eman ostean.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira, bat larri, Bilboko Miribilla auzoan igande goizaldean izandako auto istripu batean, Bilboko Udaltzaingoak eitb.eusi baieztatu dionez.

Ezbeharra 05:27an gertatu da. Antza denez, Miribillatik barrena autobidera bidean zihoan Peugeot 206 markako autoko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta biribilguneko hesi baten kontra jo du.

Auto barruan zihoazen lau mutiletatik bi zauritu dira istripuan; horietako bat tokian bertan artatu dute eta bigarrena, ostera, larri eraman dute Basurtoko ospitalera.

Gidaria atxilotu egin dute alkoholemia proban positibo eman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Bilbo berriak Gizartea Eguneko albisteak