Gizartea -
ERRESKATEA 1.700 METROTARA
Iruñeko mendizale bat erreskatatu dute 1.700 metrotara Palentzian
60 urteko mendizale iruindarra 1.700 metrotara zegoen zaurituta Peñarredondako Alto de la Varga mendian eta, momentuko egoera klimatikoagatik salbamendu operazioa oso konplikatua izan da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteburu honetan, 60 urteko emakume iruindar bat erreskatatu du Guardia Zibilak, 1.700 metrotara, Peñarredondako Alto de la Varga mendian. Salbamendu operazioa konplikatua izan da momentuko egoera klimatologikoarengatik.
Guardia Zibilaren arabera, erreskatea Santibáñez de Resoba eta La Lastra (Palentzia) arteko Peñarredondako Alto de la Varga mendian izan zen larunbat arratsaldean. Segituan jarri ziren martxan bai Leoneko erreskateetako helikopteroa, bai Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate taldea.
Zaurituta zegoen emakume iruindarra beste mendizale talde batekin zegoen 1.700 metroko altueran, mendi kaskoaren ipar-ekialdean.
Haize ufada bortitzak izan ziren bertan eta erreskateko helikopteroak arazo ugari izan zituen lurra hartzeko. Azkenean, emakumea zegoen tokitik 150 metrotara, erdizka lurra hartzea lortu zuten eta erreskate taldea emakumearengana iritsi zen.
Ondoren, helikopteroak mendiaren iparraldeko mendi-hegalean lurra hartzea lortu zuen eta hantxe batu zuten gero mendizalea.
Cervera del Pisuergako (Palentzia) osasun zentrora eraman zuten orkatila apurtuta.